Hainbestetan entzun genuen HUHEZINEMA hasi da jada, herenengun eman baizitzaion hasiera ekitaldi honi. Bi saiotan banatzen zen HUHEZINEMA, zeina ikus-entzunezko laugarren mailako ikasleek antolatu duten beste hainbat pertsonen laguntzaz. Lehen saioan dokumentalak ikusi genituen eta bigarrenean hitzaldia.
Lehen atalaren inguruan esan, HUHEZINEMAk duen oihartzuna kontuan hartuta ikuslego gutxi egon zela, nire ustetan. Egia da aretoa ia beterik zegoela baina kontuan hartuta ikuslegoaren parte dokumentalak egin zituzten ikasleak zirela, labur geratzen da partaidetza. Oraindik laburrago egindako lanen kalitatea kontuan hartuta, izan ere oso lan polittak iruditu zitzaizkidan. Duten kapital urriarekin lan ederrak egin zituzten orok.
Bigarren zatian, Cote Camacho izan genuen hizlari. Lehen ataletik bigarren atalera jendeak alde egin zuen, HUHEZIko kapera ia hutsik utzik. Nire iritziz, kaperan artista haundi bat utzi zuten beraien zai, hala ere, asteartean ez zuen artista kutsu hori bere hitzetan erakutsi. Izan ere, Iban Del Campo-k zuzendutako elkarrizketa honetan Cote-k ez zuen galdera askorik erantzun ez eta hauek erantzuteko interesa zuela azaldu ere. Hala ere, amaieran margotzen ibili zen eta hor bai erakutsi zuela barnean daraman artista.
Bi atalen ondoren lunch-a egon zen. Afaria izan zen askorentzat, janari asko baitzuten aukeran.
2010ko lehen HUHEZINEMA saioa izan zen hau, eta niretzat nire bizitzako lehen saioa izan zen. Gustora irten nintzen bertatik, lan politak ikusteko aukera izan bait nuen.
